XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ariketetan lortutako maila plaza egoki betetzeko beharko litzatekeena ez dela eritziko balitz, deialdia betegabe deklara liteke.

11. Inpugnazioa.

Oinarri hauek interesatuek inpugnatu egin ditzakete indarrean dagoen Administrazio Prozedurari buruzko Legeak aurrikusitako moduan eta epeetan.

Bergara, 1992ko urtarrilak 2. - Behin-behineko idazkariak.

I ERASKINA

1. gaia: enpresak eratzeko lege formulak.

2. gaia: enpresa bat sortzeko eman beharreko pausuak.

3. gaia: Administrazioaren laguntzak eta subentzioak.

4. gaia: enplegu suztapena eta bultzapenerako programak.

5. gaia: Udalen zeregina enpleguko udal ekinbideetan.

6. gaia: azpi ekonomia.

7. gaia: enpresa proiektuen bideragarritasunari buruzko azterketak.

8. gaia: erregio, probintzi, gizarte eta udal mailako ekonomi egitura.

9. gaia: populazioa eta enplegua.

10. gaia: Bergarako egoera sozio-ekonomikoa.

11. gaia: balantzeen interpretazio analisia.

12. gaia: Kontabilitateko Plan Orokorra.

II ERASKINA

1. gaia: Estatuko lurralde antolaketa.

Autonomi Estatutuak.

2. gaia: admininistrazio egintza.

Administrazio prozedurari buruzko printzipio orokorrak.

3. gaia: udal erakundeetako Ordenantzak eta Erregelamenduak. Motak.

Elaborazio eta onarpen prozedura.

4. gaia: udal administrazio prozedura.

Agirien sarrera eta irteera erregimena.

Agiriak aurkezteko betebeharrak.

Gaztiguak eta jakinerazpenak.

5. gaia: organo kolegiatuen funtzionamendua.

Deialdia eta eguneko gai zerrenda.

Aktak eta erabakien ziurtagiriak.

6. gaia: udal administrazioaren eskuhartzea iharduera pribatuan.

Lizentziak emateko prozedura.

7. gaia: beste udal erakunde batzuk: mankomunitateak, taldeak, udal erakunde txikiak.

8. gaia: Administrazioaren erantzukizuna.

9. gaia: udal antolamendua. Eskumenak.

10. gaia: Eusko Jaurlaritzaren eskumenak Estatutuaren arabera.

Bergarako udalerrian drogamenpekotasunen prebentziorako erdi mailako teknikari plaza bat betetzeko lehiaketa-oposizioaren deialdia arautu behar duten oinarriak, Udal Batzarreak 1991ko abenduaren 23an onartuak.

1. - Deialdiaren xedea.

Deialdi honen xedea B sailkapen taldean sartutako Bergarako udalerriko drogamenpekotasunen prebentziorako erdi mailako teknikari plaza bat lan erregimenean eta derrigorrezko 4. hizkuntz eskakizunarekin lehiaketa-oposizio librea sistema dela medio betetzea da.